2012/01/20

Publizitatearen inguruan oreka bilatu beharko litzateke?

Eusko Jaurlaritzak egin duen azken ikerketeren arabera, azken urteotan publizitatean agertzen diren produktuen salmentak %10 igo dira; publizitatearik egiten ez dutenak, berriz, %8 jeitsi dira.
Hortaz, esan beharko da publizitatea sortu zutela ekoizleek haien produktuak sal zitzaten.
Atzera begirada ba emango bagenu, konturatuko ginateke jaio garenez geroztik iragarkiaren menpe bizi garela.

Publizitateari dagokionez, nork ez du ezagutzen "Soberano"-ko iragarkia edo "Anis El Mono"-koa? Iragarkiaren prozesua denboraren poderioz aldatzen aritu da. Hasiera, papela bakarrik erabiltzen zuten, kartelak egiteko. ze politak ziren lehengoak, haien erudiak eskuz margotzen zituzten eta gaur egun kartel horiek artelanaren moduan ikusten dira. Gizarte modernizatzen ari den bitartean komunikabide ezberdinak agertu dira; publizatatea ekoizten dutenek plataforma hauek ere erabiltzen dituzte produktuaren iragarkiak han ipintzeko eta guk eros ditzagun.
Emiki-emeki ikus zezaketen salmentak igotzen zirela iragarkiei esker. Beraz, enpresak konturatu ziren haien emaitzak onak izateko ondo saldu ere egin baharizango zituztela. Orain publizitatearen munduak horri esker garrantsi handia dauka eta diru asko mugitzen du.

Publizitateak, erosten dugunoi gauza batzuk eskaitzen dizkigu. Izan ere, Merkatuetan dauden produktuak ezagu ditzakegu ia-ia exetik mugito gabe, Batzuetan agertzen diren produktu berriak oso interesgarriak dira kontsumintzaileentzat. Adibide bat ipiniko dut. Nikirolaria naiz eta kiroldegian erabiltzen dudan arropak denbora pasa ahal usain txarra hartzen du eta lehen, bota behar izaten nuen. Baina behn telebistan ikusi nuen produktu bat; produktu honekin arropako usain txarra ken ahal nion. Produktu hau frogatu nuen eta harritua geratu nintzen; Behingoz iragarkitan esaten duena bete egin zuten.

Baina, publizitatearen inguruan dena ez da ona. Dakigunez, bere menpe bizi gara. Zergatik? oso erraza da hau erantzutea. Iragarkietan agertzen diren produktuak erosten ditugulako eta han agertzen dren pertsonak antzekoa izatea gustatuko litzaigukelako.
Hotaz, publizitatearen bidez menpetasun handia eragiten digutela gizarteoi esan behar izango litzateke.
Gainera aprobetxatzen dute edozein lekutan publizitatea ipintzeko, guk irkur eta ikus dezagun.

Bukatzeko, esango dut nahiz eta publizitateari garrantsi handia eman, oreka bilatu beharko dugula. Eta nire ustez, arauak ipini beharko lirateke iragarkiaren iruzurraren kontra borrokatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario