2012/01/09

Eguberriak-jaiak: zorionez amaitu dira

  Urtero Gabonen zain irrikatzen ibiltzen gara. Urte osoa daukagu hurrengo Eguberri-Jaiak prestatzeko. Aurten perfektuak izango dira , Ze ondo! Senide guztiok mahaiaren ondoan esertzen gara.  konturatu gabe, zerbait gertatzen da eta geure nahiak honda ditzakegu, ze ezberdinak garen!

  Eguberri-Jaiak bukatu baino lehen, ia-ia hurrengoak  prestatzen ari gara. Ze politak diren! Ze ondo konpontzen garen denon artean! Senideak egun berezi hauetan elkartzen baikara. Bakoitzak bere rola dauka eta rol hori jokatzea espero dute gainerakoek. Bestealde, pentsarazten digute data hauetan denak perfektua izan behar duela. Hau da, Gabonek betidanik berdin izan behar dute eta ezin da aldaketarik egin.
Zer gertatzen den norbaitek egitura hau apurtzen badu? Bada, ezin diote utzi. Senide bakoitzak bere rola interpretatu behar du besteok ez dezagun xarmarik gal. Orduan gatazkak agertzen dira ohiturak ez galtzeko. Baina gizartea aldatzen den bitartean, aldaketak ere badakartza. Alegia, betidanik bikoteek elkarekin ospatzen zituzten Gabonak, baina orain bikote batzuk erabakitzen dute banatuta ospatzea.

Azkenean, Gabonen xarma gal daiteke. zergatik? Egun hauek  gure nahiak betetzeko dira. Hau lortzeko, gure ondoan dagoena errespetatu behar dugu. Gainera, oso garbi eduki beharko genuke mementu hauek direla gure barruan daukaguna bestei emateko. Gauza txiki hau da Eguberri-Jaien lilura .

  Bukatzeko, esango dut denok ezberdinak garela eta hori dela politena. Urte bakoitzak gauza ezbedinak dakartza. Ezbedintasunak ez dira txarrak, onak baizik. Izan ere, aniztasunean dago aberastasuna. Gauzak ezin dira mugatu.Izan ere, gure bizitza egunero idazten dugu eta denok onartu behar ditugu beste norbaiten  aburuak

1 comentario:

  1. Ei Rosa, jadanik zara emakume superteknologika, facebook eta zure blog propioa :-))

    ResponderEliminar